XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohartzekoa da, bai, alde batean hedabideak jartzen direla eta bestetik ENAMen organismoak.

Ez al da hau, agian, goian aipatutako desoreka hori ez aipatzeko maniobra inkonszientea?

Hamaika bider bortitzago (kantitatez zein kalitatez) dager ahobatez sistemaren alde makurtuta dagoen prentsa bestea baino.

Hamaika bider zakarrago prentsa horrek mugimendu abertzale osoaren kontra eta bereziki herri-mugimendu, preso eta militante armatuen kontra erabilitako terminologia eta aldarte txarra bestaldekoak erabilitakoa baino.

Pedrojotak behin esandakoa hona ekarriz, ahal duenak manipulatzen du, eta gehien ahal duenak, estatuak hain zuzen, gehiago.

Edozelan ere gerra psikologiko honetan erabiltzen diren armak ez dira inondik inora konparagarriak, estatuaren biolentzia eta herri-mugimenduena konparagarriak ez diren bezalaxe (ez kantitatez ez kalitatez).

Susmoa dut erabat ezinezkoa egiten zitzaiela Plataforma-ko partaideei hedabideen gehiegikeriak salatzea nolabaiteko errurik bota gabe bestaldekoei.

Nola demontres jarri daiteke parean edo bata bestearen atzean Eginen kontra egindako asaltoa, ENAMeko edozeinen kontra egunero entzun eta irakurtzen ditugun basakeria zein lerdokeriak, Amnistiaren aldeko Batzordeek edota HBko parlamentari batek, inoiz malaletxea behingoz leherturik bota ditzaketen purrustadekin?

Adierazgarria da oso Ramón Zalloren komentarioaren zati bat, Eztabaida ezker abertzalean izenpean doana.

Susmo horren pean ulertzen ditut nik polarizazioaz esaten direnak eta zubigintzarako ematen diren ideiak.

Ez, noski, batzuetan polarizaziorik gertatzen ez delako, (benetan da azpimarragarria Xabier Oleagak ekarritako zirujanoaren irudia!) edota zubigintza erabat hutsala delako, baizik eta gauza guztiak parean jartzeak, errespontsabilitate-graduak neurtzerakoan ez badago sailkatzerik, azkenean denak gara errudun, beraz, denok aldi berean erreakzionatzen dugu ala ez dago zer eginik inpresioa ematen du, konturatu gabe hain zuzen hori dela desmobilizaziorako inpresiorik onena.

Justiziaren zentzua ere eduki behar da, eta justizia ez dago nahitaez kontsentsuan, ezta adostasunean ere (...).